Kapitulo honetan
  • S1

    Sarrera

  • S2

    Bigarren guda lerroa

  • S3

    Akarregi - Egixarre borroka

  • S4

    Zelaietaburuko erresistentzia gunea

  • S6

    Bunkerrak eta metrailadore habiak

S1

Sarrera

1936ko gerraren lehen oihartzunak udan sumatu arren, irailaren azken asteetan indar handiagoz nabaritzen hasi ziren Etxebarrian. Gudarien kanoiak etxe aurrean jartzen ikusi zituzten Beiden eta Urkaregiko gurutzearen inguruko muinoetara lubakiak egitera ere joan behar izan zuten hainbat herritarrek, gudariek lehen gotorlekuetan lan egiten zuten bitartean

Irailaren azken egunetarako lehen tiro hotsak gertu entzuten ziren herrian; gehienbat, Gipuzkoako mugatik gertu zeuden baserrietan: Urkaregi, Orizate, Zelaieta, Goikone, Loperreka…Baserri horietako biztanle gehienek etxetik alde egin behar izan zuten faxistak zetozelako; batzuk Elgoibar eta inguruetara eta beste batzuk atzealdeko herrietara (Etxebarria, Erbera, Markina-Xemein…).

1936ko urriaren 10erako frontea egonkortu egin zen eta, ondorioz, hainbat borroka egon arren, fronteko lehen lerroko posizioak, errepublikazaleenak zein faxistenak, berdin mantendu ziren 1937ko apirilaren 26ra arte.

Hilabete horietan tiro, kanoikada eta bonbardaketa aereoak jasan zituzten Etxebarrian, hainbat eraikinetan kalte materialak eraginez (Txominenean, Herreruanean, Eskoletxean, Kortabeitin, Beiden, Atsoinzabal, Mandiolan…). Herriko hamar bat gazteri frontera borrokatzera joatea egokitu zitzaien; hasieran, Eusko Jaurlaritzak deituta eta ondoren, Francok eramandako sektoreetara. Baserritarrek gerrarekin lotutako hainbat lan egin behar izan zituzten (gurdiekin hornitzaile-lanak, gidatzeko lanak, elikagaiak eraman…). Hainbat etxebarritar hil ziren gerraren ondorioz; dozena bat frontean eta bederatzi biztanle inguru beren bizitza egiten saiatzen ari zirela. Nahiz eta heriotza gerraren adierazle latzena izan, beldurra, egonezina, kezka eta abar ere jasan zituzten hilabete haietan.

Horrez gain, faxistek herria okupatu ondoren, haiei babesa eman zieten herritarren laguntzarekin, errepublikazale eta abertzaleen aurkako errepresioa jarri zen martxan: 1933an demokratikoki aukeratutako udalbatzako kideak epaitu ondoren kartzela zigorra ezarri zieten; hauteskundeetan abertzaleen aldeko botoa emateagatik ere epaitu zituzten batzuk; eta gudari gisa borrokan jarduteagatik Behartutako Diziplina Batailoietara ere eraman zuten etxebarritarren bat.

S2

Bigarren guda lerroa

Bigarren guda lerroa

Euskal milizien agintaritzak matxinoen lerroa gainditzeko eraso gogor bat bideratu zuen 1936ko urriaren 21ean, baina helburua lortu ezinik, gure inguruetan bigarren guda-lerroa eta Bilboko Burdin Hesia eraikitzea erabaki zuen, Faxistak Bilbora heltzea oztopatu eta ekiditeko asmoz.

Gure inguruko lehen guda-lerroan matxinoek posiziorik egokienak zituzten, beraien nagusitasuna nabarmena zen, eta, horrez gain, euskal gudariek fronte guztiko posiziorik zailenak zituzten hemen. Beharbada horregatik indartu ziren bigarren defentsa-lerroko lanak. Lerro honen sendotasunagatik matxinoek ez zuten aparteko saiakerarik egin hau gainditzeko, 1937ko martxoaren 31an Mola Jeneralak indar guztiak Euskal Herriko frontera bideratu eta eraso nagusia hasi zutenera arte.

Hilabete horietan tiro, kanoikada eta bonbardaketa aereoak jasan zituzten, hainbat eraikinetan kalte materialak eraginez. Herriko gazteei frontera borrokatzera joatea egokitu zitzaien; hasieran, Eusko Jaurlaritzak deituta eta ondoren, Francok eramandako sektoreetara. Baserritarrek gerrarekin lotutako hainbat lan egin behar izan zituzten (gurdiekin hornitzaile-lanak, gidatzeko lanak, elikagaiak eraman…). Hainbat bizilagun hil ziren gerraren ondorioz; batzuk frontean eta beste batzuk beren bizitza egiten saiatzen ari zirela. Nahiz eta heriotza gerraren adierazle latzena izan, beldurra, egonezina, kezka eta abar ere jasan zituzten hilabete haietan.

Horrez gain, faxistek herria okupatu ondoren, haiei babesa eman zieten herritarren laguntzarekin, errepublikazale eta abertzaleen aurkako errepresioa jarri zen martxan: 1933an demokratikoki aukeratutako udalbatzako kideak epaitu ondoren kartzela zigorra ezarri zieten; hauteskundeetan abertzaleen aldeko botoa emateagatik ere epaitu zituzten batzuk; eta gudari gisa borrokan jarduteagatik Behartutako Diziplina Batailoietara ere eraman zituzten bateren batzuk.

S3

Akarregi - Egixarre borroka

Akarregi-Egixarreko borroka

Egixarreko borroka 1936ko urriaren 21ean izan zen, tropa frankistek Jose Sagarna Uriarte apaiza (Zeanuri, 1911- Xemein, 1936) Amulategin fusilatu eta biharamunean.

Egunsentian hasi ziren enfrentamenduak Antonio Naranjo komandantearen gidaritzapean. Borrokaldi hura ezkertiarrek, errepublikanoek eta abertzaleek osatu zuten: Euzko Indarra, EAE-ANVren bigarren batailoia; Mateos batailoia (UGTren lehena, gutxienez lehenengo, bigarren eta bosgarren konpainiak); eta Boga Boga (gerora Itxasalde batailoia osatuko zuen konpainietako bat).

Errepublika, demokrazia eta askatasunaren alde borrokatu zuten gudari eta milizianoek gerra posizioak guztiz finkatzeko zituzten. Hala ere, Zuluetatik hasi eta Akarregin zehar Egixarrerantz erasoak aurrera eramanda, altxamenduarekin bat egindako Nafarroako Brigadetako indarrak (armadako soldaduak, erreketeak eta falangistak) kanporatzeko saiakera gogorra burutu zuten.Mateos batailoikoek gidatu zuten ofentsiba. Lehen lerroan indar handiz borrokatu zuten miliziano sozialista bizkaitarrek eta horien borroka babesten jardun zuten Zulueta inguruetan zeuden Euzko Indarrako gudariak (EAE-ANV). Inguruko herrietako (Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Xemein, Markina…) gazteez osatutako Boga- Boga konpainiako kideak iluntzean igo ziren Akarregi gainera.

Ondorioak

Hainbat gudarik eta milizianok beraien bizitzekin ordaindu zuen askatasun egarria, asko izan baitziren bertan hildakoak. Horietako batzuk Xemeingo hilerrian lurperatu zituzten, eskuan botila bat lotu eta bertan beraien izena idatzita zuen papertxo bat sartuz. Zaurituak ere ez ziren gutxi izan, tartean Fulgencio Mateos, Bilboko zinegotzia eta Bizkaiko milizia sozialistaren burua, borrokaldian jasotako zauri larrien ondorioz urriaren 25ean Basurtuko erietxean hil zena. Hala ere, gudari haietako batzuen gorpuak inguru hauetako zelaietan geratu ziren, etsaia hain gertu egoteak gorpuak jasotzea eragozten zuen eta.

S4

Zelaietaburuko erresistentzia gunea

undefined

1936ko irailaren 20 inguruan, Zelaietaburun erresistentzia-eremu bat ezarri zuten antifaxistek. Gune hau behatoki gisa ere baliagarria izan zen gudari eta milizianoentzako, egunetik egunera frankistak gero eta hurbilago zeudenez, hemendik beraien mugimenduak kontrola zitzaketen.

Irailaren 24ko gauean, frankistak Aiastiako San Migel auzoa okupatzear zeudenean, Bizkaiko gudari abertzaleen konpainiak iritsi ziren gune honetara erresistentziaeremua indartuz. Egoera oso larria zen, biharamunean egunsentian, Zirardamendiko gudua zuzenean ikusi zuten Zelaietaburutik eta iluntzerako faxistak San Migel auzoan zeudela ohartu ziren. Irailaren 26an Morkaiku okupatu eta irailaren 29an frankistek euren bandera Kalamua gailurrean jartzea lortu zuten.

irudia

Zelaietaburuko hobia

Lubakia eta bertako gorpuzkiak berreskuratzeko garbiketa-lanak egin zituzten Ahaztuen oroimena 1936 elkarteak eta Arantzadi Zientzia Elkarteak, 2015eko martxoaren 5ean. Apirilaren 16an hiru gudariren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik. Urrezko hortzak eta hortzetako eskuilak ere agertu ziren gorpuzkien artean.

Zelaietaburun berreskuratutako lubakiak 24 metroko luzera zuen eta aipatutako objektuez gain, ehunka bala-zorro, txanponen bat, ur oxigenatu botilak, ron botilak

eta abar aurkitu ziren bertan. Hiru gudarien gorpuzkiak ezin izan ziren identifikatu eta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan hobiratu ziren 2018ko otsailean.

Zelaietaburu gogoan

Zelaietabururi memoria-leku gisa balioa emateko, informazio-panel bat jarri da gune berean, gerran gertatutakoa ulertzen laguntzeko.

S6

Bunkerrak eta metrailadore habiak

Baldaburuko bunkerra

Balda Euzkadiko Gudarosteak Markinako Sektorean eraiki zuen bigarren defentsa-lerroaren posizioetako bat da. Bigarren defentsa-lerro hau, duela urte gutxira arte nahiko ezezaguna zena oro har, Euzkadiko kanpo-frontearen defentsa-sistema esanguratsuenetariko bat da. Nolabait esateko “Burdin Hesi Txiki” modukoa da, Bilbokoa baino askoz ere ezezagunagoa.

Baldan Euzkadiko Gudarosteak diseinatu eta eraikitako defentsa-posizio baten hainbat aztarna esanguratsu kontserbatzen dira gaur egun. Gainera, elementu hauek defentsa-posizio batean ohikoak kontsideratzen diren hiru esparruetan kokatuta daude: abangoardia (edo su-lerroa), kontentzio-lerroa eta atzegoardia.

Defentsa-posizio errepublikano batean topa daitezkeen egituren “katalogo” txikia dugu Baldan: lubaki-lerroak-komunikaziokoak zein borrokarako diseinatutakoak, babeslekuak, behatokia eta hiru hormigoizko metrailadore- habia. Horrela, Euzkadiko Gudarostearen arkitektura eta paisaia kulturalen adibide esanguratsua da honakoa.

Baldako defentsa-posizioa lau gune ezberdinetan banatzen da, bakoitzak bere nortasuna duelarik:

Baldaburuko gailurra

Mendiaren tontorrean, behatoki eta atzegoardia funtzioak uztartzen ziren kokalekua.

Balda I

Lubaki-lerro batez lotutako hormigoizko metrailadore-habia eta lur azpiko babeslekua.

Balda II

Hormigoizko metrailadore-habia.

Balda III

Hormigoizko metrailadore-habia. Hormigoizko egitura honek duen berezitasuna jatorrizko estalkia mantentzen duela da. Hau da, gerraostean

ez zuten bere teilatua suntsitu barruko burdina berrerabiltzeko.

Zapolako Bunkerra

Markinaldeko fronteko defentsarako bigarren lerro hau 1936ko urriaren hasieran egonkortutako lehen guda-lerroetatik hurbil eraikitako sendoena eta gauzatuena izateaz gain, porlanezko eraikin lerrokatuekin egindako bakarra izan zen. Eusko Jaurlaritzako Fortifikazio saileko agirietan agertzen denez, Urkotik Itoinomendira 27 bunker eraikitzea zen asmoa. Zaila da jakitea denak eraiki ziren edo ez, baina horietako 23 kokatutadaude. Batzuk oso egoera onean aurkitzen dira, Zapolakoa kasu.

Belarroko metrailadore habia

1936ko urriaren hasieran gerra-fronteak egonkortzearekin batera, faxistak kanporatzeko erasoaldi gogorra burutu zuten miliziano eta gudariek urriaren 21ean Akarregi ingurutik Egixarre aldera. Helburua lortu ez zutenez, faxisten aurkako indarrak bigarren defentsalerroa prestatzen hasi ziren. Aginaga inguruan hasi eta Itoinomendiraino, kilometro askotako lubakiak eta alanbre-lerroak prestatu zituzten, baita 19 zementu-bunker (Belarroko hau, adibidez), tunelak, bideak eta komunikazio-instalazioak ere. Matxinoek 1937-04-24an Elgeta eta Elorrio aldean frontea apurtu eta egun batzuetara Oiz mendiaren gaina hartu zutenean, errepublikaren alde aritutakoak Gernikarantz erretiratu behar izan ziren, atzealdean defentsarik gabe geratzeko arriskuan. Hala ere, matxinoek ez zuten lerroa gainditzea lortu, ez Markinaldeko sektorean, ez Lekeitioko frontean; bigarren defentsa-lerroaren irmotasunagatik eta beste fronte batzuk lehenetsi izanagatik izan daiteke. Egun, bigarren defentsa-lerro horretan osorik geratzen den gotorleku bakarra da Belarrokoa.